Herri Mugimenduentzako gonbitea: Joxemi Zumalabe fundazioak egitasmo berria du eskuartean; oraingoan Dinamizazio Politikorako ikastaro bat aurkeztu nahi dizuegu. Ekimen honen asmoa eta gogoa Euskal Herriko herri mugimenduetako erakundeen funtzionamendua hobetzera bidean ekarpena egitea da. Baita, gure erakunde eta taldeen lan-dinamikari behar duen garrantzia, arreta eta zaintza ematea ere. Herri Mugimenduetako erakundeen eguneroko funtzionamenduan hainbat jarduera talde-lanean egiten ditugu: bilerak eta asanbladak, debate eta analisiak, erabakitze-prozesuak, kanpainak, topaketak eta jardunaldiak, lan-banaketak, talde ezberdinen arteko elkarlanak, planifikazio eta ber-antolatze prozesuak, ez-adostasunak, gatazkak, etab. Taldeko lan-dinamika eta prozesu horiek egiteko modua hobetzeko beharra sentitzen dugu maiz, hau da, talde-lan hori eraginkorra eta guztion artean partekatua izateko beharra; gure proiektu eta helburu politikoetan aurrera egiteko eta militantziaren jarduera emankorra, osasuntsua eta askatzailea bihurtzeko. |
Ikastaroaren nondik norakoak, datak, funtzionamendua, gaitegia eta bestelakoak ezagutu nahi badituzu, esteka honetan topatuko duzu informazio guztia. INFORMAZIO ZABALAGOA HEMEN IZEN EMATEA HEMEN Edozein zalantza izanez gero, email honetara idatzi:
|