2025-01-22 09:33

Egunean Behin Urtarrilaren 27an esnatuko da lozorrotik, 17. denboraldirako prestatu dituzten galdera berriekin. Dakizuenez, egunero partida bakarra jokatuz, 10 galdera ahalik eta azkarren erantzutea da jokoaren helburua.

Zenbat eta gehiago asmatu, zenbat eta azkarrago, orduan eta hobeto!

Oraingoan ere, IZARKOM LIGA antolatuko dugu, geure artean lehiatu gaitezen. Liga, Izarkom kide garen eta ez garenontzako dago zabalik, nahi duen orok hartu dezake parte, esteka honetan klikatu edo 99C64A gakoa erabiliz.

Sariak

Astero tixerta bat banatuko dugu zozketaz eta denboraldi amaieran, kaputxadun jertsea.

*Sariak jende gehiagori zabaltze aldera, liga honetan ez diogu saria pertsona berdinari birritan emango. Beraz irabazlea errepikatzen bada, berriro zozketatuko da.

Astez asteko irabazleak

Irabazleen berri aplikazioan bertan emango dugu eta sariak eskuratzeko arreta@izarkom.eus helbidera idatzi beharko da.

Animatu eta parte hartu!

The post Urtarrilaren 27an Egunean Behin jokoaren 17. denboraldia hasiko da appeared first on izarkom.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskl Herriko Telekomunikazio Operadore Kooperatiboa