2024-03-05 11:57

  Pertsona migratzaileen errealitatera gerturatzen gaituen erakusketa. 

Ihesa zilegi balitz. Huir es un derecho. Ce sont des personnes’ izeneko erakusketa lau freelance argazkilari ezagunek egindako formatu handiko 46 argazkiz dago osatuta. Gari Garaialde eta Javi Julio dira egitasmoaren sustatzaileak, eta biek egindako argazkiez gain, beste bi argazkilariren lanak ere ikusi ahal izango dira: Mikel Oibar eta Santi Donairerenak. Martxoaren 5etik Apirilaren 7ra egongo da Donostiako Bulebarrean.

Bidasoan ateratako argazkiak dira, baina baita urrunago ere: Melilla, Lesbos, Zarzis, Mediterraneoa… Argazkiak euskarazko, gaztelaniazko eta frantsesezko testuekin eta mapekin tartekatzen dira, beti ere, gizaki gisa interpelatzen gaituen drama batera hurbiltzeko asmoz. Azken batean erakusketaren asmoa da Irundik muga zeharkatzen saiatzen diren pertsonen egoera ikusaraztea. Azken bost urteotan 25.000 pertsona inguruk zeharkatu dute muga modu klandestinoan. Ahalegin horretan bederatzi lagun hil dira.

Donostiako Boulevardean egongo dira ikusgai martxoaren 5etik apirilaren 7ra arte. Bisita gidatuak egin ahal izango dira bi argazkilarien eskutik. Ikasleentzat egingo dira bisitaldiak, baina baita publiko orokorrarentzat. Horretarako, Bostok-en web orrian eman daiteke izena: http://bostokphoto.com/eu/ihesa/

The post “Ihesa Zilegi Balitz” Gari Garaialde eta Javi Julio argazkilarien formatu handiko erakusketa appeared first on izarkom.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskl Herriko Telekomunikazio Operadore Kooperatiboa