2024-06-20 20:15

Bai Euskarari Elkarteak urtero ematen dituen sarietan izan gara gaur, “Txinparta bizia euskararentzat” lelopean Donostiako Victoria Eugenia antzokian.

Alor sozioekonomikoaren euskalduntzean eragitea da Bai Euskarari Elkartearen helburua, eta hala, esparru horretan euskara sustatzeko lan egin duten entitateak eta pertsonak aitortu eta eredu bihurtu nahi dira.

Hiru erakunde saritu dituzte aurten: Kide Aholkularitza, Ulma taldea eta Izarkom. Kooperatibako kide ororentzat ohore handia izan da: indartu egiten du egunerokoan aurkitzen ditugun oztopoen gainetik EUSKARAZ lan eta bizitzeko dugun grina.

Iker Garaialdek jaso du saria eta aipatu du Izarkomen “modu naturalean” sortu zela euskara hutsean aritzeko erabakia. “Izarkomen 6 urteko ibilbidean 3.500 bazkidek zerbitzuak ia euskara hutsean jasotzeko proiektuan sinetsi dugu hasieratik” eta aurrera begira ere proiektua euskaraz garatu eta zabaltzeko nahia berretsi dugu. 

Eskerrik asko Bai Euskarari Elkartea euskararentzat, txinparta bizia izaten jarraituko dugu.

The post Bai Euskarari saria Izarkomentzat appeared first on izarkom.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskl Herriko Telekomunikazio Operadore Kooperatiboa