Wikimedia Commons-en biltzen dira Wikipedian erabiltzen diren lizentzia libreko fitxategiak: irudiak, argazkiak, audioak, bideoak… Une honetan 110 milioi fitxategiko bilduma erraldoia osatzen dute. 2006an hasi ziren urteko argazki onenak aukeratzen. 2023koak hautatu berri dituzte bozketa bidez. Hauek dira sarituak:
1. Emakume nekazari bat intsentsu-makilen sortak prestatzen Quang Phu Cau herrian, Hanói kanpoaldean, Vietnamen. 514 boto.
2. Ukrainaren aldeko protesta Columbus-en (AEB), 2022ko otsailaren 26an. 251 boto.
3. Kameleoi bat ehizan Kapıçam Parke Nazionalean (Turkia). 245 boto.
4. C/2020 F3 (NEOWISE) kometa behatzen Konská-n (Eslovakia). 237 boto.
5. Musukoa jantzita daraman gizon bat bizikletan Bangkokeko Jauregi Handiko harresien kanpoaldean (Thailandia). 230 boto.
Kriengsak Jirasirirojanakorn / CC BY-SA 4.0
6. 1850 eta 2018 arteko batez besteko tenperatura globalen irudikapena, Reading-eko Unibertsitateko klimaren zientzialari Ed Hawkins-ek sortua, Munduko Meteorologia Elkartearen datuak erabiliz. 228 boto.
7. (Berdinduta) Behe-lainoa Fanal basoan (Madeira, Portugal). 221 boto.
7. (Berdinduta) Aurora boreala abandonatutako estazio meteorologiko baten gainean (Murmansk Oblasta, Errusia). 221 boto.
8. Lilipak loretan Karpato mendietan (Ukraina). Argazkilari honen bi argazki daude lehen hamarren artean: zortzigarrena eta bederatzigarrena. 210 boto.
Михайло Пецкович / CC BY-SA 4.0
9. Brockenen espektroa Karpato mendietan (Ukraina). 208 boto.
Михайло Пецкович / CC BY-SA 4.0
10. Izotzezko kristalak txarrantxaren gainean (Ipar Renania-Westfalia, Alemania). 207 boto.
Gehiagoren gogoarekin geratuz gero, ikusgai daude 2023ko 50 finalistak edo aurreko edizioetako irabazleak.