Estatu Batuetako kontsumitzaileen babeserako erakundeak (Federal Trade Commision, FTC) eta Justizia Departamenduak Twitterri 150 milioi dolarreko zigorra ezarri diote, erabiltzaileek segurtasunarekin lotutako helburuetarako emandako datuak, baimenik eskatu gabe, publizitate pertsonalizatua eginez enpresaren etekinak handitzeko erabiltzeagatik.
AEBetako Justizia Departamentuak FTCren izenean egindako salaketan irakur daitekeenez, Twitter 2013an hasi zen erabiltzaileei kontuaren segurtasuna hobetzeko telefono zenbakia edo posta elektronikoko helbidea eskatzen. Informazio hori pasahitzak berrezartzeko edo bi faktoreko autentifikazioa egiteko (saioa hasteko pasahitza gehi mugikor bidezko berrespena) erabiliko zutela esan zuten, baina horretaz gain, erabiltzaileei publizitate pertsonalizatua zuzentzeko ere erabili zituzten datu horiek, baimenik eskatu gabe. 2014tik 2019ra, 140 milioitik gora erabiltzaileren datuak modu iruzurtian erabiliz diru sarrerak handitu zituen Twitterrek.
Isunaz gain Twitterri beste neurri hauek ezarri dizkiote:
Jatorrizko artikulua Iametza Interaktiboa webgunean argitaratu zen: Twitterrek 150 milioi dolarreko isuna jaso du, segurtasunerako eskatutako datuak publizitaterako erabiltzeagatik