2024-02-02 15:41

Otsailaren 1ean, arratsaldeko 16:00etan, segurtasun arazo kritiko bat konpontzeko eguneratze bat argitaratuko zutela iragarri zuten Mastodonen garatzaileek urtarrilaren 29an. Instantzien administratzaileei ohar nabarmen bat ere agertu zitzaien denbora-lerroan, Mastodon.eus-eko Admin kontutik zabaldutako irudi honetan ikusten den bezala.

Momentuz dakigunaren arabera, erasotzaileei Mastodoneko kontuez jabetzeko aukera ematen die zuzendutako segurtasun zuloak, eta arazo kritiko bezala (9,4 / 10) baloratu dute. Hamabost egun barru xehetasun gehiago emango dituzte, instantzien administratzaileei eguneratzeko denbora eman ondoren.

Segurtasun-eguneratzea argitaratu zutenetik 24 ordu igaro direnean Mastodon instantzien erdiak eguneratu dituzte, Fedibertsoari buruzko estatistikak biltzen dituen FediDB webgunean ikus daitekeenez. Horien artean dago Mastodon.eus komunitatea, laster batean eguneratu baitzuten. Interesgarria litzateke eredu deszentralizatua duten beste software batzuek antzeko egoeretan emandako erantzunarekin konparatzea.

Mastodon instantzien bertsioen estatistikak FediDB webgunearen arabera.

 

Artikuluaren irudi nagusia: We distribute / CC BY-SA 4.0

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Gure bi jakintza nagusiak TEKNOLOGIA eta KOMUNIKAZIOA erabilita, zure proiektuak behar duen lekura iristen laguntzeko prest! Ametzagaiña taldea osatzen dugu ARGIA, Antza eta Adurrekin batera.