Galizierazko Letren Egunean sortu da Mastodon.gal, galiziar hizkuntza eta kulturaren komunitatearentzako Mastodon instantzia. 1963ko maiatzaren 17an ospatu zuten lehen aldiz, Rosalia de Castrok Cantares gallegos liburua argitaratu zuela 100 urte betetzen zirelako. Gaurtik aurrera ospakizunetarako arrazoi bat gehiago dute galiziarrek.
Komunitatea sortu duen Rafa Alcalde Azpiazuk iragarri du berri ona:
Fedibertsoan hizkuntza gutxituen komunitate gehiago ere badira. Horien artean daude, duela gutxi bost urte bete dituen mastodont.cat katalan hiztunen komunitatea, edo mastodon.jalgi.eus eta mastodon.eus euskal instantziak. Horietako bakoitza burujabea da eta bere erabakiak hartu ditzake, baina elkarren artean federatuta edo konektatuta daude. Adibidez, hemen ikus dezakezue mastodon.eus-eko admin kontutik Galiziako lagunei emandako ongi etorria:
Mastodoni eta azkenaldian izaten ari den loraldiari buruz gehiago jakiteko, teknologia burujabetzari buruzko albistegi honetako Elon Muskek Twitter erosi izanak eraginda jende uholdea Mastodonera artikulua irakurtzea gomendatzen dizugu.