Komunikazio proiektu desberdinen ardura hartuko duen kide berri baten bila ari gara.
Eskatzen dena:
- Kazetaritza, publizitate, ikus-entzunezko komunikazio edo marketin arloko ikasketak
- Komunikazio kanpainen sormena gidatzeko eta diseinu taldearekin batera elkarlanean aritzeko gaitasuna
- Komunikazio proiektu desberdinen ardura eramateko gaitasuna: erabakiak hartzeko, irizpideak ezartzeko, bezeroekin koordinatzeko, harremanetarako…
- Komunikazio estrategiak definitu eta diseinatzeko gaitasuna (komunikazio planak)
- Kudeaketa, planifikazio eta harremanetarako gaitasuna
- Komunikazio plan, kanpaina eta ekintzen exekuzioan esperientzia: hedabideekin harremanetan, community manager zereginetan, bilera parte-hartzaileak dinamizatzen, diskurtsoen hedapenean, euskarrien diseinuan, bideoen gidoigintzan, podcast gidoiak, esatari lanak……
- Euskararen goi mailako ezagutzak (C1 edo C2 mailakoak)
- Euskalgintza (hedabideak, euskal kultura…) sektorearen ezagutza
- Berehala lanean hasteko prestutasuna
Honako ezaugarriak kontuan izango dira:
- Webgune eta aplikazioen informazio arkitektura antolatzeko gaitasuna eta esperientzia
- Irudien oinarrizko sormen zein aldaketa lanak egiteko gaitasuna: Adobe Photoshop, Illustrator, Canva…
- E-posta marketin-erako ezagutzak: MailChimp edo antzerako softwareak erabiltzen esperientzia, datuen babeserako legea, datu-baseen kudeaketa…
- Ingelesaren ezagutza (ahozko maila zein idatzia)
Eskaintzen dena:
- Jardun osoko kontratua
- Diziplina anitzeko lan-talde batean integratzea
Lanpostuan interesa izanez gero, bidali curriculuma, curriculum@iametza.eus helbidera, irailaren 15a baino lehen, “komunikazioa” erreferentzia adieraziz.