2025-02-03 11:57

2025eko urtarrilean zehar herritarrek Behatokira bidalitako hizkuntza eskubideen urraketen lagin bat, lorpenak eta zoriontzeak jaso ditugu ondorengo zerrendan. Zuk ere intzidentzia bat bidali nahi badiguzu, erabili Euskararen Telefonoa

URRAKETAK

» Gizarte Segurantzari lotua den www.monespacesante.fr webgunea osoki frantsesez da (igorritako mezuak ere).

» Just Eat aplikazioa ezin da euskaraz erabili.

» Nafarroako osasun zerbitzuetako bularreko minbizia detektatzeko programaren arreta zenbakian ez dagoela euskaraz artatzeko gaitasuna duen inor erantzun diote herritar bati.

» Zarauzko notaritza batean euskaraz ez dutela lanik egiten erantzun diote herritar bati.

» Gasteizen Osakidetzako langile batek beste bati euskaraz egitea errespetu falta dela esan eta iraindu egin du.

» Nafarroako Gobernuaren “Hirigintza informazio sistema” ez dago euskaraz.

» EAEko Decathlon dendetako paisaia linguistikoan ia ez dagoela euskararen presentziarik salatu dute. Jarritako kexari “no atendemos consultas en vasco” erantzun diote.

» Nafarroako Hezkuntzako erregistro zerbitzu nagusian herritarrei une horretan ez dagoela euskaraz artatzeko inor esaten jarraitzen dute.

» Tolosako INSIDE merkataritza kateko erakusleihoan, karteldegia gaztelania hutsean jarri dute.

» Goazen! ikuskizunerako sarreren leihatilan ez duela euskara erabiltzeko aukerarik izan salatu du herritar batek.

» Irunen Lanbidek eskaintzen dituen ikastaroen kartelak gaztelaniaz zabaldu dira.     

» OSATEKek formakuntza saio bat gaztelania hutsean eskaini du.                         

» Lanbidetik gaztelaniaz egin diote deia herritar bati.

» Epaitegiko zitazioa ezin izan du euskaraz jaso Sakanako herritar batek.           

» Nafarroako museoan Irulegiko eskuaren azalpen guztiak gaztelaniaz eman dituzte gidak euskaraz jakin arren, eta leihatilan ere ezin izan dutela euskara erabili aipatu dute hainbat herritarrek.

» Gasteizko Udalak hiriko teilatuen eguzki mapa ez du euskaraz argitaratu (gaztelaniaz, ingelesez eta katalanez argitaratu zuen).  

» Nafarroako Funtzio Publikotik gaztelaniaz helarazi dute euskaraz erregistratutako idatzi baten erantzuna.

» Bihar formakuntza institutuko formakuntza guztiak frantsesez dira, webgunea ere ez dago euskaraz kontsultatzerik.   

» EITBko webgune eta sare sozialen zuzendari berriak ez duela euskararen beharrezko ezagutzarik salatu dute.

» Eusko Jaurlaritzaren inkesta bat erantzuteko Ikertalde enpresaren telefonoan “háblame en castellano” erantzun diote herritar bati.

» Osakidetzaren San Eloy ospitaleko kirurgia zerbitzuan ezin izan dutela euskaraz artatu salatu du herritar batek.

» ETB2n eskainitako Mitoaroa ikuskizuneko azalpen guztiak gaztelania hutsean eman zirela salatu dute.

» Ostalaritzako eta merkataritzako enpresa batzuetan euskaraz egiteagatik jarrera baztertzaileak salatzen jarraitzen dute herritarrek.

 

ZORIONTZEAK/ESKER ONAK

» XIXTROAK etxaldeen kolektiboari, webguneko informazioa eta arreta euskaraz eskaintzen dituztelako.

» Lufe altzarien enpresari, telefonoz euskaraz artatua izateko aukera bermatzeagatik, baina webgunea gaztelania hutsean dute.

» Nafarroako odol emaileen elkarteari, publizitatea euskaraz ere egiteagatik.

» Aialde Berri sagardotegiari, arreta euskaraz eskaintzeagatik.

» Iruñeko Zortzi fruta-dendari, euskaraz artatzeagatik.

» Garbera merkataritza-guneko Mango dendako kutxako langile bati, euskara modu aktiboan erabiltzeagatik.

» Hobea arrautzak enpresari, produktua erostean euskaraz zoriontzeagatik.

 

LORPENAK

» Basauriko bake-epaitegiko sarrerako karteletan euskara txertatu dute.

» Bilbao Kirolak-etik bidaltzen diren euskarazko mezuen zuzentasuna bermatzeko neurriak hartu dira.

» Donostia ospitaleko pediatriako ZIUko kartelak zuzendu dira.

» Guggenheim museoaren APPko euskarazko bertsio traketsa zuzendu eta aplikazio osoa berrikusi dute.

» OSATEKek formakuntza saio bat euskaraz eta gaztelaniaz eskaintzeko konpromisoa hartu du.

 

BEHATOKIA

Hizkuntza-eskubideen urraketen aurrean euskaraz bizi nahi duten herritarrei oztopoak gainditzeko laguntza eskaintzera zuzentzen du bere jarduera Hizkuntz Eskubideen Behatokiak. Webgunea: www.behatokia.eus Twitter/X: @behatokia Instagram: @behatokia Facebook: Hizkuntz Eskubideen Behatokia