2024-10-04 12:11

2024ko irailean zehar herritarrek Behatokira bidalitako hizkuntza eskubideen urraketen lagin bat, lorpenak eta zoriontzeak jaso ditugu ondorengo zerrendan. Zuk ere intzidentzia bat bidali nahi badiguzu, erabili Euskararen Telefonoa

 

URRAKETAK

» Espainiako Lurralde Politikarako Ministerioaren euskarazko webguneak akats ugari ditu.

» Baionako auzapezaren gutuna frantses hutsean bidali zaie herritarrei.

» Nafarroako Gobernuaren zerbitzu zentraletako hainbat seinale gaztelania hutsean ezartzen jarraitzen dituzte.

» ETB1 telebista kanalak Zinemaldiko galaren hasiera gaztelaniaz bere horretan emititu zuen.

» Jesuitak Indautxu Ikastetxeko goi-mailako D ereduko Lanbide Heziketan Laborategi kliniko eta biomedikoko ikasgai batzuk gaztelaniaz ematen dira.

» Azpeitiako epaitegietako epaile batek epaitegira euskaraz bidalitako idatzia gaztelaniaz bidaltzeko eskatu dio demandatuari.

» Bizkaiko Itsas Museoa Fundaziotik e-posta bidezko buletinak gaztelania hutsean bidaltzen dituzte.

» Elikaera Gipuzkoako herritarren elikadura-kontsumo ohitura arduratsuagoak sustatzea helburu duen atari digitaletik e-posta bidez jakinarazpenak gaztelaniaz heltzen zaizkie herritarrei.

» Bizkaiko Foru Aldundiak gaztelania hutsean argitaratzen ditu iragarkiak hedabide ezberdinetan.

» Mercadona supermerkatuek Katalunian erosketa-tiketak katalanez ematen dituzten arren, Euskal Herrian gaztelaniaz soilik atera daitezke.

» Sade Cines Donostiako zinema enpresak ez du euskarazko aukerarik eskaintzen bere webgunean.

» Barañaingo osasun etxeko emakumeen arreta zerbitzuan gaztelaniaz dago gehiena, eta euskaraz dauden mezu gutxiak erabat traketsak dira.

» EITBren webguneko albisteetan sarritan euskarazko albisteak osatu gabe daudela salatu dute; gaztelaniazkoak, ordea, osorik daude.

» Nafarroako Administrazio Auzitegiaren webgunea ez dago euskaraz.

» Trapagarango Udaletik lan-poltsetako kideei gaztelaniaz bidali dizkiete e-postak.

» Gasteizen Lakuako autokarabanen gunean informazioa hainbat hizkuntzetan dago, baina euskaraz ez.

» Osakidetzak azpikontratatutako VitalAire enpresak ez ditu arreta eta informazioa euskaraz bermatzen.

» Nafarroako Gobernuak koloneko minbiziaren eskuorria gaztelaniaz bidaltzen jarraitzen du.

» EHUko Abokatutza eta Prokuradoretza Masterraren inaugurazio ekitaldian dekanoek eta Eusko Jaurlaritzaren Justiziako zuzendariak gaztelania soilik erabili zuten.

» Euskara sustatzeko deialdiaren gaineko informazioa zehazten zuen e-posta gaztelaniaz bidali du Nafarroako Gobernuak.

» Barakaldoko Udal Liburutegira deitzerakoan, herritar batek gaztelaniaz aritu behar izan du artatu duenak euskaraz ez zekielako.

» Donostian, Ondarretako komun publikoetako sarrerako langileek hainbat hizkuntza ulertzen dituzte, baina euskara ez.

» Eroskik Nafarroako hegoaldeko dendetako informazio eta afixetan ez du euskararik erabiltzen, eta ez dagoela lege-betebeharrik erantzuten du.

» Eusko Jaurlaritzaren Euskadi Turismo orrialdeko sare sozial ofizialetan erdara hutsean zabaltzen dira mezuak.

             

ZORIONTZEAK

» Uharteko Forum Sport merkataritza guneko langileei, euskaraz artatzeagatik.

 

LORPENAK

» Eroskik APParen bidez bezeroei heltzen zitzaizkien jakinarazpenak euskaraz gaitu ditu.

» Realak Txillidaren urteurreneko kamisetetan euskara txertatu du.

» Donostiako Zinemaldiak kontziliazioa errazteko baliabideen e-posta eta izen-ematea zuzendu eta euskaraz ere ezarri ditu. 

 

BEHATOKIA 

Hizkuntza-eskubideen urraketen aurrean euskaraz bizi nahi duten herritarrei oztopoak gainditzeko laguntza eskaintzera zuzentzen du bere jarduera Hizkuntz Eskubideen Behatokiak. Webgunea: www.behatokia.eus Twitter/X: @behatokia Instagram: @behatokia Facebook: Hizkuntz Eskubideen Behatokia