2024ko azaroan zehar herritarrek Behatokira bidalitako hizkuntza eskubideen urraketen lagin bat, lorpenak eta zoriontzeak jaso ditugu ondorengo zerrendan. Zuk ere intzidentzia bat bidali nahi badiguzu, erabili Euskararen Telefonoa.
URRAKETAK
» Lanbideren izenean egindako dei batean, euskaraz ez dakiela eta, gaztelaniaz erantzun behar duela esan dio herritarrari.
» Abadiñoko Euskaltel saltokiko karteldegia gaztelaniaz dago.
» MediaMarktetik bezero bati egindako deian gaztelania hizkuntza ofiziala dela eta Espainian gaudela erantzun diote.
» Barakaldoko kontsumo bonoa iragartzeko webgunearen euskarazko bertsioa erabat traketsa da.
» Espainiako Kultura Ministeriotik gaztelania hutsean heldu zaio gutuna herritar bati nahitaezko inkesta batean parte hartu behar duela esanez.
» EUDELetik greba batetako zerbitzu minimoen inguruko agindua gaztelaniazko bertsioan bidali dute.
» Ertzaintzak Sestaoko D ereduko ikastetxe batean gaztelaniaz egin du bullying-ari buruzko hitzaldia.
» Bergarako epaitegitik jakinarazpena gaztelaniaz helarazi eta herritarrak euskaraz nahi duela eskatu arren, berriro gaztelaniaz helarazi diote itzultzeko denborarik ez dagoela esanez.
» Espainiako Gobernuaren katastroko web-orrian euskara ez da agertzen hizkuntza aukeren artean.
» Gipuzkoako Aldundiko ZergaBidea webgunean kontsulta euskaraz egin ostean azalpen guztiak gaztelaniaz eman dizkiote herritar bati.
» Iruñeko Udalak jakinarazpenak gaztelania hutsean bidali dizkie hainbat herritarri.
» Nafarroako Gobernuak arlo juridikoko 72 teknikari lanpostu betetzeko egindako deialdian euskararen ezagutza ez da nahitaezkoa izan, ez eta merezimendu ere.
» Los 40 Euskadi irratiaren sare sozialetatik txio eta kartel guztiak gaztelania hutsean zabaltzen dituzte, baita Laboral Kutxaren babespeko asteroko euskal talde eta abeslarienak ere.
» Leitzako osasun etxeko larrialdietan herritar bat artatu duten 2 medikuek ez zekiten euskaraz.
» Zizur Nagusiko osasun etxeko telefono sistematik euskaraz artatua izateko aukera kendu dute.
» Osakidetzak azpikontratatutako Asunción Klinikako oftalmologoa ez zela euskalduna eta ez zitzaizkiola hizkuntza eskubideak errespetatu salatu du herritar batek.
» Zarauzko osasun etxeko traumatologia arloko medikuak gaztelaniaz egiteko eskatu dio herritar bati euskara ulertzen ez zuelako.
» Basurtuko ospitalean pediatrak ez zuela euskara ulertzen salatu du herritar batek.
» Zarauzko azterketa psikoteknikoak egiteko bulegoan herritar bati euskarazko arreta ukatu diote.
» Tolosako Aukera Janak izeneko etxez etxeko janari-banaketa egiten duen enpresak eta La Toskana jatetxeak eskaintza gaztelania hutsean zabaltzen dutela esanez kexak izan dira.
» Baionako Baignade aparkalekuko ohar guztiak frantses hutsean daude eta ordaintzeko makinan ere ezin genezake euskara erabili.
» Iruñerriko Mankomunitateak komunikazio eta sentsibilizaziorako arduradun lanpostua euskarazko hizkuntza eskakizunik gabe argitaratu du.
» Desgaitasunaren balorazioa egiteko Gipuzkoako Aldunditik bidali duten Ikigaia zentroko medikuak eta langile sozialak ez zekitela euskaraz adierazi du herritar batek.
ZORIONTZEAK
» Sibari Republic kosmetika enpresari, promozio guztietan euskara txertatzen duelako (esku-orriak, sare-sozialak, webgunea…)
» Bilboko Emeki Kafeaki, euskaraz errespetuz artatzeagatik eta egiten duten ahaleginagatik.
LORPENAK
» Portugaleteko Udalaren aparkalekuak gestionatzen dituen enpresak aldaketak egin ditu ordainketa makinetan euskara erabiltzeko aukera bermatuz.
» Arabako Aldundiak gazteei zuzendutako Lurrikara programako sare sozialetako argitalpenetan neurriak hartu ditu euskarazko informazioa zabaldu eta euskarari lehentasuna emateko.
» Deustuko Unibertsitateko DIRS (Deusto International Reserch School) unitateko webguneko informazioa euskaraz ezarri eta emailak euskaraz ere bidaltzeko neurriak hartuko dira.