2023-07-11 12:07

‘Genero-identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan’ izeneko doktorego tesia ondu zuen Oier Araolaza dantzari eta antropologoak (Elgoibar, 1972). Historia eta tradizioa oinarri hartuta, euskal dantza euskaldunon gorputz hizkuntza dela aldarrikatzen du, eta egun analfabeto hazten ari garela irizten dio. Argi dauka hezkuntza sisteman txertatu behar dela dantza, dituen onurengatik eta beste leku batzuetan egiten dutenaren bidetik: “Gaur egun hezkuntzan txertatuta dagoen gorputz heziketaren aurretik jarri beharko litzateke dantza. Edozein gai, gure gorputzetik pasatzen dugunean, ‘badakit’ izatetik, ‘badaukat’, izatera pasatzen da”. Goi mailako ikasketetatik hasi beharko litzatekeela uste du, baina hezkuntza ibilbide osorako baliagarri ikusten du dantza. Araolaza, dantza ikertzailea izateaz gain, dantza irakaslea ere bada, eta euskal dantzari buruzko dantzan.eus webgunearen sortzailea eta kudeatzailea da.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal hezkuntzari buruzko informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izateko bokazioz ari gara lanean azken bi hamarkadetan. Bi aldizkari argitaratzen ditugu: - Hik Hasi: hezkuntza gaiak, hezkuntza-komunitateari zuzendua. - Hazi Hezi: haziera eta heziketa gaiak, familiei eta hezitzaileei zuzenduta. Irakasleen eta hezitzaileen formazioan ere egiten dugu lan.