Euskaldunon elkarbizitza, herriBiltzaren bidez, hau da Euskaldunon Biltzarren Elkargoaren bidez, antolatu nahi dugu, Herri Hitzarmen honetan oinarrituz:
- hizkuntzen erabilpenean, Euskal Herrian lehentasunez euskaraz aritzea;
- erabakitzailea egiazki herria izateko jardun, hau da, euskaldunon askatasunaren alde ekin;
- hemen eta munduan, bizitzeko behar ditugun gauzak (bizitegia, energia, elikagaiak, sendagaiak, garraiobideak...) eskuratzeko posibilitate berdina denek ukaiteko jardun, hau da, herritarren berdintasunaren alde ekin, eta ondorioz langileen esplotaziorik ez izatearen alde, baizik eta lankidetzazko harreman ekonomikoak izatearen alde;
- euskaldunon artean, eta euskaldunon eta erdaldunen artean, bortizkeriarik gabeko harremanak gauzatu, hots, laguntasunezko harremanak.