Larunbatean Gure Eskuk bi urtetako plangintza aurkeztu zuen. Bilboko Kafe Antzokian 150 pertsona baino gehiago bildu ziren eta kultur ikus entzunezkoen artean Esku eta Txo maskota berriak ezagutzera eman ziren.
Bestalde, Herri Libre Bat dinamika berriak izango dituen une eta ekintza garrantzitsuen berri eman zuten Josu Etxaburu eta Irantzu Perellok, baita gaur egungo testuinguruaren irakurketa bat egin ere.
Gainera, hurrengo datetan kokatu zuten Gure Esku: Korrika, aberri eguna eta apirilaren 13a besteak beste.