2023-06-29 19:27

Gaur Frantziako Tourreko aurkezpena ospatu da Bilbon. Tourreko lehendakari den Christian Prudhommek argazkia atera du Eusko Jaurlaritzako eta Bilboko Udaleko ordezkariekin batera Fan Zonean, Berria egunkariaren gunean.

Arratsaldean zehar “Euskal Herriak erabaki – Basques decide” lelodun ikurrin ugari ikusi ditugu kaleetan zehar eta aurkezpenaren gunean.  Eta aurkezpen ekitaldian Euskal Herriaren aldarria eszenatokiraino heldu da! Izan ere, Neomak taldeko kideek zaleek emandako ikurrina hartu eta “Euskal Herriak erabaki leloa” lau haizetara zabaldu dute.

Hurrengo hitzordua larunbatean izango dugu! Geure aldarria lau haizetara zabalduko dugu!

 

 

The post Gure Eskuren ikurrina Tourreko aurkezpeneko eszenatokira eta Tourreko lehendakariaren eskuetara heldu da first appeared on Gure Esku.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Erabakitzeko eskubidearen aldeko herri mugimendua. Burujabetzaren aldeko eta euskal herritarrok gure etorkizun politikoa libreki erabakitzeko lan egiten duen dinamika anitz eta parte-hartzailea. Jende zoriontsua herri libre batean.