Gaur Gure Eskuk EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin-Podemosek Gasteizko Legebiltzarrean aurkeztutako akordioaren balorazioa egin du. Erabakitzeko eskubidea gauzatzeko pausu bat dela adierazu du JosuEtxaburuk, baina ez dela nahikoa, norabide horretan oraindik bide luzea baitago egiteko.
Hona hemen Josu Etxaburuk Gasteizko Legebiltzarrean egin duen agerraldiko testua:
Gure Eskuk behin eta berriz aldarrikatu du gure herriaren erabakitzeko eskubidea eta eskubide hori lege bihurtu behar dela. Norabide horretan 2022ko ekainaren 22an 21.389 herritarrek sinatutako eskaera egin genion Legebiltzarrari, proposatuz eta eskatuz gure etorkizun politikoaren inguruko eztabaida sustatzea, herritarron parte hartze eraginkorra bermatuz, eta erreferendumak egiteko ahalmen osoa bere gain hartu, arautu eta garatzea. Horri lotuta, hiru konpromiso hartzeko eskatu genion Eusko Legebiltzarrari:
Gaur EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin-Podemos alderdiek Gasteizko Legebiltzarrean aurkeztutako akordioa begi onez ikusten dugu eta uste dugu erabakitzeko borondateari bide emateko pausu garrantzitsua dela,. Hegoaldeari dagokionean, ezinbestekoa da Espainiar Estatua estatu plurinazionala dela onartzea eta bertan dauden herriek euren etorkizuna erabakitzeko eskubidea izatea. Zalantzarik gabe, urrats hau norabide egokian doa, baina ez da nahikoa. Gaurko pausu hau hasiera baino ez da eta horretan lanean jarraitu behar dugu, euskal lurralde guztietan aliantzak ehunduz, gehiengoaren erabakitzeko borondate hori behingoz gauzatu dadin gure herri osoan.
Erabakitzeko prozesua irudikatzeko zilegitasun demokratikoa duten plazak sortu eta eskain daitezen ezinbestekoa dela defendatzen jarraituko dugu. Aldi berean eta duen konplexutasun osoa aintzat hartuta, prozesu horretan herritarron parte hartzea bideratu behar da. Libreki erabakitzea posible egingo duen prozesua abian jartzea behar du herri honek. Gure ustez, erronka hau kolektiboa da, herritarrona, eragile eta ordezkari politikoena eta eragile sozialena. Bakoitzak bere egitekoa du. Horregatik, gaur egin dena aintzat hartuz eta bere neurrian baloratuz, Eusko Legebiltzarreko eta beste euskal erakundeetako ordezkarien lana bultzatzen jarraituko du Gure Eskuk, herritarron borondate demokratikoa Euskal Herri osoan gauzatu arte.
The post Gure Eskuk EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin-Podemos alderdiek Gasteizko Legebiltzarrean aurkeztutako akordioa bide luze baten lehen pausua dela adierazi du. first appeared on Gure Esku.