Uztailean Frantziako Tourra izan genuen gurean, hiru etapa osorik gure lurretan eman eta laugarren batean iparraldeko zenbait eremuetatik igaroz. Pirinioetako alde bateko zein besteko estatuen kontakizunari ikurren bidez aurre egiteko deialdia egin genuen, munduak ikus zezan ezarritako mugaren alde bietan herri bera dagoela eta gure artean mugarik ez dugula nahi. Deialdiari milaka lagunek eman zioten erantzuna eta errepideen bazterretan ikurrin eta Nafarroako banderak nonahi ikusi ziren mundu osoko telebistetan.
The post Euskal Herritik Mundura first appeared on Gure Esku.