Irailean Espainiako Vuelta ere gure lurretatik igaro zen eta Frantziako Tourrak bezala, Iparralde eta Hegoaldeko errepideak erabili zituen lasterketarako. Txirrindulariak Euskal Herrira Xiberutik sartu ziren eta hurrengo etapa Nafarroan eman zuten bere osotasunean. Tourreko hari beretik, deialdi berri bat egin genuen errepideetako bazterrak gure ikurrekin betetzeko. Beste behin ere argi geratu zen lasterketa Euskal Herritik igarotzen ari zela, gure lurraldeen artean ez dugula mugarik nahi eta hauetatik libreki mugitu nahi dugula.
The post Euskal Herriak erabaki first appeared on Gure Esku.