2023ko Frantziako Tourra Euskal Herritik abiatuko da. Uztailaren 1, 2, 3 eta 5ean Euskal Herritik igaroko da eta, lehen hiru egunetako etapak hasieratik amaieraraino gure lurretan izango dira. Gure Eskuk Tourrak nazioartean duen oihartzuna probestuko du gure mezua lau haizetara zabaltzeko; hots, Euskal Herria zazpi lurraldez osatuta herria dela eta geure etorkizuna libre erabaki nahi dugula. Eta hori da, hain zuzen ere, gure ikurrinak adierazten duena: herritarron eskubidea, ez lukeena inoren menpe egon behar, herritarron esku baizik.
“Euskal Herriak Erabaki – Basques Decide” leloa duten 60.000 ikurrin banatuko ditu Gure Eskuk Tourrean, erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria mundura zabaltzeko. Ikurrin berezi hauek lortzeko modu ezberdinak egongo dira. Ekainaren 29ra arte Gure Eskuren online dendan (https://serigrafia.eus/shop/
Ikur horiek eskuan errepide bazterretara ateratzeko deia egiten diegu Euskal herritarroi, guztion artean argi adierazteko gure etorkizuna erabakitzea gure esku egon behar duela. Etxeko balkoietan ere erabakitzearen aldeko ikurrinak eskegitzera animatu nahi zaituztegu, geure mezua leku guztietan ikus dadin.
Horrez gain, “1000 ikurrin baietz!” erronka ere jarri dugu martxan. Bide bazterretan sortuko den ikurrin uholde horretaz gain, 1000 makildun ikurrin ere banatuko ditugu egunero. Ekainaren 29an taldeen aurkezpenean eta uztailaren 1ean Bilbon, uztailaren 2an Gasteizen irteeran eta Donostian helmugan, eta uztailaren 3an Zornotzan irteeran, Baionan helmugan eta Bidasoan. Norberak https://izenaeman.gureesku.
https://www.youtube.com/watch?
Uztailaren 3an, Bidasoan ekimen berezia antolatu dugu, bi aldeetan euskaldunak bizi garela eta aldarrikapen ugari dituen herria garela erakusteko. Gure Eskurentzat berebiziko garrantzia dauka bi errelato desberdin gurutzatzen diren espazio horretan geure herriaren izaeraren erakustaldia egitea, geure koloreak eta ikurrak presente egotea. Tourreko antolatzaileentzat bertan amaitzen da Espainiako zatia eta Frantziara sartuko da. Guretzat dena da Euskal Herria, Bidasoa ez da muga, zubia baizik eta herri honen jarraipena irudikatuko dugu bertan. 12:00etan Irungo Santiago frontoian geratuko gara eta Santiago zubiraino kalejira egingo dugu Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoekin, erraldoi eta buruhandiekin eta beste hainbat musikarirekin.
https://www.youtube.com/watch?
Horretaz gain, herritarren babesari esker inoiz egin den ikurrinik handiena ere sortuko dugu. Uztailaren 1, 2 eta 3an guztion izenez osatutako ikurrina erraldoia ikusi ahal izango dugu. Ikurrin honek mezu argia izango du: “Euskal Herriak erabaki – Basques decide”. Uztailaren 1ean Bakion egongo da, 2an Larraitzen eta 3an Urruñan.
Egingo dugun guztia kokatzeko eta geure aldarrikapenak zabaltzeko, prentsarekin ere lanketa egingo dugu. Nazioartetik etorriko diren kazetariek gure herria hobetu ezagutu dezaten eta hala transmititu dezaten, prentsa-txostena sortu dugu, ekainaren 28an aurkeztuko duguna.
Uztailaren Euskal Herria osoan, Bidasoaren bi aldeetan, herritarrok berriro ere kalera ilusioz aterako gara eta guztiok batera argi utziko dugu erabaki nahi duen herria garela eta burujabe izan arte, pedalkadaz pedalkada, bidean aurrera jarraituko dugula.
EUSKAL HERRIAK ERABAKI!
https://www.youtube.com/watch?