2023-06-22 09:45

Ekainean, Gure Eskuko kideok elkarri begietara begiratu eta topa egiteko aukera izan genuen Portugaleten, 10 urte hauetan egindakoak gogoratu eta egingo ditugunak irudikatu genituen.

Ekitaldian, Euskal kulturak eta politikak bat egin zuten erabakitzeko eskubidearen inguruan. Maitane Sarralde izan genuen dantza esekiaren bidez burujabetza prozesuan sortzen zaizkigun beldurrak, korapiloak eta horiek askatzeko beharrak islatuz, Gotzon Barandiaran idazleak “Itsasargia” prozesuari hitz egokiak bilatu eta hauekin sortu zuen poemari ahotsa eman zion. Kai Nakai artista gasteiztarrak dantzan jarri zuen Portugaleteko merkatua Gure Eskurentzat sortutako “Gugan Dago” kantuarekin, besteren artean.

Toparen unean Zelai Nikolas eta Angel Oiharbide, Gure Esku hasi zeneko bozeramaileak, eta Josu Etxaburu, gaur egungo bozeramailea, izan genituen oholtza gainean. Hamar urte hauetan lortutakoak aipatu eta oraina zein geroari buruz hitz egin zuten: “Itsasargiaren laguntzaz, norabidea argiago daukagu, oihalak haizeari aurre egiteko prest, irudimena erne eta portura iristeko itxaropena inoiz baino osoago. Erabakitzeko eskubidea eta burujabetza erdigunean jartzeko garaiak datoz. Elkarrekin egiteko bidaia da. Har dezagun bidea, har dezagun etorkizunaren lema! Elkarren eskutik lortuko dugu!”

 

 

The post 10 urte baino ez first appeared on Gure Esku.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Erabakitzeko eskubidearen aldeko herri mugimendua. Burujabetzaren aldeko eta euskal herritarrok gure etorkizun politikoa libreki erabakitzeko lan egiten duen dinamika anitz eta parte-hartzailea. Jende zoriontsua herri libre batean.