Aurreko edizio arrakastatsuaren ondoren, 2024ko birari ekin genion uztailaren 14ean Bilbotik abiatuta. Jarraian Goienerreko Mastodon kontura bidalitako toot haria eta Youtubeko bideoak argitaratzen ditugu ekimenak eman zuenaren testigantza gisa. Hemendik eskerrak Udanbizin parte hartu zuten txirrindulari, elkarte, hizlari, boluntario eta ekimen guztiei. Bereziki azpimarratu nahi ditugu aurtengoan ere gure esponsor izan diren Lodosako Gumendi Elikagai Ekologikoak.
uztailaren 14a
Gaur abiatu da Udanbizi 2024, Goienerren Bilboko bulegotik.
Sara Ibañez eta Aitor Urrestik Petronorren iragan eta etorkizunaz hitz egin digute Muskizko hondartzan.
Lugorriko Ederrek dotoreziaz azaldu digu Bizkaiko meatzaritzaren historia zirraragarria. Guztiz gomendagarria bisita.
uztailaren 15a
Zallan, Euskal Herriko Hazien Sareko Iranzuk azaldu digu nola berreskuratzen dituzten hazi zaharrak eta baita bertako baso jangarria.
Bazkidetu haziensarea.org
Mikel Kormenzanarekin #Tologorrin, garai bateko behi eta esnekietatik era guztietako fruitu arbol eta mermelada eta zukuetara eraldaketa.
uztailaren 16a
Eskerrik asko Urduña egin diguzuen harreragaitik, elegante afaldu eta lo egin dugu.
La Barrerilla gainera iritsi da Udanbiziko lehen txirrindulari taldea. Bisita, hitzaldi eta jaki dastaketez gain txirrindan ere badakigu!
Iritsi gara Goienerren Gasteizko bulegora. Txirrindulariak pozik!
Errekaleorreko Verok auzoaren historia azaldu digu. Argi mozketatik autokontsumo FVra eta autonomia energetikora
"Emakumeak Gerraren Aurka"ko Ana eta SETEMeko Ainhoaren hitzaldian Gasteizko Aldabe zentruan
uztailaren 17a
Oñatiko Ur Jauzietara iritsi da Udanbizi, bertako zentral hidroelektrikoa ezagutzera.
#Valentziarrak pelotoiean ditugu, ezinbesteko baldintza jarri genien gurekin parte hartzeko... noski, afaltzeko paella bat prestatzea beraien kontu. Mila esker Raquel eta Santi.
uztailaren 18a
Gaua Oñatiko Insitutuan pasa ondoren ekin diogu 5. eta azken etapari.
Mirandaolan gaude, ura eta biomasaren indarrarekin burdina nola landu izan zen ikusten.
Azken aurreko etapa, Amillubin gaude. Lurra aske!
Iritsi gara Zumaiara, Piztu energia kooperatibako lagunek harrera beroa egin digute afari ederrarekin
Dantzan eman diogu amaiera birari. Gora Udanbizi! Gora Piztukoop ! datorren urtean beste bat edo bi.