2024-11-12 10:24

Igandean, azaroak 10, ASTRAn “Hau gerra bat da” antzezlana izan dugu Piszifaktoria kolektiboaren eskutik.

Antzerki esperimental honek gerra du hizpide, eta, noiz eta EAEn partzialki “memoriaren eguna” izendatua dagoen egunean izan da emankizuna, eta, non eta Gernikan.

Memoria bere adiera eta integraltasun guztiarekin eraiki nahi dugunontzat arteak eta sormenak plazaratzen dizkigun galderak eta gogoetak beti izango dira interesgarriak, eta gure ekarpena egiten jarraituko dugu, zentzu horretan.

Egia, aitortza eta justizia terminoetara hurbiltzeko bide emankorra direlako artea eta kultura.

#MemoriaOsoa

#GernikaMemoriarenLekuko

The post “Hau gerra bat da” antzezlana ASTRAn appeared first on Guernica Gernikara.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
2017. urtean, Gernika-Lumoko Memoria, Kultura eta Giza Eskubideen alorretan dihardugun zenbait eragile eta elkarte batu ginen Gernikako Bonbardaketaren Urteurrenerako herriko taldeen jardueretan gutxieneko koordinazio bat lortzeko, elkarrekin lagundu eta ekimen komunak bultzatzeko.