2024-09-10 10:43

Gaurko egunez,, irailak 10, 1981.urtean Guernica koadroa Madrilera lekua aldatu zuten. New York-eko Moma museotik aterata, erregimenaren Espainiar estatuaren “demokratizazio” prozesuaren ikur garrantzitsua bihurtu zuten. Geroztik, han dago, Madrilen, bahiturik. Gure tragedia azaltzen duen artelana inoiz zapaldu ez duen herritik urrun.

Guernica Gernikara aldarrikapena, herri behar bat eta ardura da. Eta azken bidaia egitea eskubidea eta betebeharra: #GuernicaGernikara

Gure kideak diren bi lagunek, Maitane Azurmendi marrazkilariak, eta Sabin Ibazeta Gernika Batzordeko kideak, gaia lantzeko ekarpenak egin dituzte. Lehenak marrazki bidez; bigarrenak, Naiz atarian artikulua idatzita:

https://www.naiz.eus/eu/2024/20240910/guernica-gernikara

The post Guernica Gernikara 1981-2024 appeared first on Guernica Gernikara.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
2017. urtean, Gernika-Lumoko Memoria, Kultura eta Giza Eskubideen alorretan dihardugun zenbait eragile eta elkarte batu ginen Gernikako Bonbardaketaren Urteurrenerako herriko taldeen jardueretan gutxieneko koordinazio bat lortzeko, elkarrekin lagundu eta ekimen komunak bultzatzeko.