Hego Euskal Herriko heriotzen bilakaerari erreparatu dio Gaindegiak. Horretarako, 1975. urtetik hasi eta 2020ko martxora bitarteko datuak bildu ditu.Â
Espainiako Osasun Ministerioak eskaintzen 2019ko abendutik 2020ko apirilaren 6a arteko datuen arabera, erregistratutako heriotza kopuruaren ezohiko gorakada nabarmena gertatu da Covid-19aren testuinguruan.
Â
2020ko apirilaren 6ra arte Hego Euskal Herrian Covid-19ari lotutako 735 heriotza izan dira, zenbaketa ofizialen arabera. Hala ere, erregistro zibileko heriotza kopuruari espero zitezkeen heriotzena kendu ezkero, Covid-19ari lotutako heriotzak 1.164 izan dira (+429). Zentzu horretan, zenbaketa ofizialek ordurarte hildakoen %63a baino ez dutela kontuan haru pentsatzeko arrazoiak sendoak dira, Espainiako Centro Nacional de Epidemiologia delakoaren arabera.
Â