2023-01-13 16:38
Euskal Herriko Adierazle Nagusien Galeria 2022

Esku artean duzu Gaindegiak 2007 urteaz geroztik eguneratzen diharduen adierazle zerrendaren ale berria. Egitasmo honen helburua egiturakotzat jotzen diren adierazleak Euskal Herriarentzat kalkulatu eta Europako lurraldeekin alderagarri egitea izan da urte hauetan.

Bistan da ez direla gure herriak ezagutu behar dituen adierazle guztiak, baina hemen bildutakoak gure herria ingurukoekin alderatzeko baliagarriak dira. Atalez atal emaitzak taula eta infografia bidez eskaintzearekin batera, txostenak datuen gaineko irakurketa labur bat eskaintzen du. Behategi honen ibilbidean herritarrei lurraldea ulertzeko baliabideak eskaintzea izan da helburu nagusietako bat eta, oraingoan ere, helburu horri eusten ahalegindu gara.

Azpian duzun fitxategian kontsultatu eta deskargatu dezakezu Euskal Herriko Adierazle Nagusien Galeriaren 2022ko txostena:

Komunikazioa
Etiketa orokorrak: Euskal Herria
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Gaindegia Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia da. 2004 urtean sortu zen irabazi asmorik gabeko elkarte gisara, eragile ekonomiko eta sozialek osatuta dago, eta bere helburu nagusia herri ikuspegiz Euskal Herriari buruzko ezagumendua sortu eta eskaintzea da. Izan ere, Euskal Herrian bizi arren, gure Herria zertan den ezezaguna zaigu gehienoi; halaber, ez dugu elkar ezagutzen eta ondorioz ezin dugu Euskal Herriko eremu ekonomiko eta sozial bat egituratu. Euskal Herriaren baitan daude, ordea, aurrean ditugun erronken erantzunak. Gaindegia, beraz, eragile ekonomiko eta sozialei gure herriari buruzko ezagumendua eskaintzera datorren behategia da.