Egunotan biztanleria datu berriak argitaratu dituzte estatistika erakundeek, urte hasieran ohikoa duten moduan. Azken datuen arabera Euskal Herriak 3.170.891 biztanle ditu (2019/01/01), eta azken urtean hamarkadako biztanleriaren hazkunde handiena izan du (+%0,59). Horrela, urtebete lehenago baino 18.673 biztanle gehiago ditu. Herrialde guztiek irabazi dute biztanleria Zuberoak izan ezik. Populazioaren %82,6ak hiriguneetan eta bitarteko hiriguneetan du bizilekua. Bestela esanda, biztanleriaren %82,6a lurraldearen %15,1ean bizi da.
Azken urteotan Euskal Herriko hazkunde demografikoa indartzen ari da. Ipar Euskal Herriak 2020 urtean zehar 310.000 biztanleen langa gaindituko du. Azken bi urteotan indar bereziarekin hazi bada ere, hazkunde erritmo bizia aspaldikoa du. INSEEko datu ofizialen arabera (2020) Ipar Euskal Herrian 309.673 herritarrek dute bizilekua. Halaber, 2019an Hego Euskal Herriak biztanleria bolumena handitu egin du (+15.346)[1]. Izan ere, INEk aurreikusitakoaren kontra, 2012/15 epealdiko Hego Euskal Herriko biztanleriaren galera murritzaren ondoren jaiotza tasa apala eta zahartzearen ondoriozko heriotza tasa altua izan arren laugarren urtez egin du gora herritarren bolumenak, Espainiar estatutik kanpo jaiotako etorkin fluxuei esker. Alde horretatik, euskal herritarren jatorri aniztasuna handitzen ari da (ikus 2019/06/27ko prentsa oharra: “Euskal Herria, harrera herri bat, bi errealitateâ€).
Joera nagusiak alde batera, lurralde mailako joerei erreparatzea lagungarri izan daiteke etorkizuneko Euskal Herria egituratu dezaketen zenbait fenomeno ulertzeko. Egun euskal herritarren %55,3a hiriguneetan eta %27,3a bitarteko hiriguneetan bizi da. Gainontzeko %17,4a, aldiz, landa eremuan bizi da. Horrela ondorioztatzen da lurraldea hirutan banatzen duen (hirigunea, bitarteko hirigunea eta landa eremua) Europako Batasunaren azken DEGURBA sailkapenari so. 2019 urtean hiru eremuek herritarrak bereganatu arren, azken bi urteetan hiriguneen hazkunde demografikoa berrindartu egin da. Hirigune eta bitarteko hiriguneen pisuagatik Euskal Herriak Herbeheretakoaren antzeko lurralde egitura du, kasu bietan, biztanleriaren %17-18ak baino ez du bizilekua landa eremuan. Munduan ez dira asko antzerako populazioaren geografia duten herrialdeak.
Nafarroa Garaiko mapa lokal berria indarrean denetik Euskal Herria 47 eskualde nagusitan banatzen da. Azken urtean biztanle kopuruak behera egin du horietatik hamar eskualdetan, bereziki Pirinioetan (-%2,3), Arabako Mendialdean (-%0,4) edota Xiberoan (-%0,3). Bitartean, Salbaterraldeak edota Hazparneko lurraldeak biztanle kopurua emendatu dute. Unean uneko joerez harago, azken hamarkadako biztanleriaren bilakaerak euskal geografiaren desoreka garrantzitsuak marrazten ditu.
Â
Â
1:Â Gaur gaurkoz, Hego EHrako azken datuak 2019 urteari dagozkio, eta Ipar EHkoak, 2020 urteari.
Â
Attachment | Tamaina |
---|---|
![]() | 332.62 KB |