Euskara ari du Kultur Elkarteak udazkeneko programazio indartsua du martxan
Irailaren 27 ostegunerako "Kirola eta euskara" mahai-ingurua antolatu dute Euskara ari dukoek Baietz Hernanik! ekimenaren baitan. Arratsaldeko 19:00etan izango da Biterin.
Ander Txintxurreta izango da moderatzailea, eta David Zurutuza Errealeko jokalaria, Izaskun Zubizarreta Eskiatzailea eta Joxe Elosegi HCREko kirol-zuzendaria izango ditu hizketakide.
Euskara ari dukoek bertaratzera gonbidatzen dituzte hernaniar guztiak.
�