2018-10-11 12:35

Igandean euria gozo ari bazuen ere, jende dezente bildu zen Milagrosara Ari du abestiaren aurkezpenera.
Euskara ari du Kultur Elkarteak Baietz Hernanik! abestiaren aurkezpen ofiziala egiteko deia egin zien hernaniarrei sare sozialen nahiz beste komunikabideen bidez. Idurre Lekuona gidari zutela, han izan ziren Tolosa ‘Morau’ eta Maite Larburu, abestiaren egileak.
Abestia sortzeko inspirazioa, euskara musikarako egokia den ala ez, euskara ikastearen ustezko zailtasunak eta beste hainbat gauzari buruz aritu ziren solasean lagun giro goxoan, tarteka bakoitzak bere abestiren bat jotzen zuen bitartean.
Amaitzeko, ‘Morauk’ eta Maitek, biek beren musika-tresnak hartuta, Baietz Hernanik! ekimenaren abestia kantatu zuten bertaratutako guztiekin batera.
Euskara ari du Kultur Elkartekoek aurreikusita dute Hernaniko ikastetxeei abestia helaraztea, ikasleek lan dezaten, bai eta tabernetan zabaltzea ere, udazken honetan Hernanin “Ari du” abestiaren doinura dantza egin dezan jendeak.

Abestia hemen duzue entzungai: https://soundcloud.com/morau/ari-du-ari

Baietz Hernanik!IMG_20181010_115617

Hernanin euskararen erabilera bultzatu nahi dugun ekimen bat gara.