Biodibertsitate galerak pentsa baino eragin handiagoa du gizakiongan. Ekosistemen galerak zerikusi zuzena du gure ongizatearekin. Gaixotasun infekziosoen transmisioaren erregulazioan, esaterako, ekosistema galera aldagai garrantzitsua da, askotan lotura ezartzea zaila iruditu arren.
Adibide gisa har ditzakegu hainbat ikerketa, fogatzen dutenak anfibioen gainbeherak eta malaria kasuen gorakadak elkarlotuak daudela. 80ko hamarkadan anfibioen populazio dezenteren desagerpena ikusi zen Erdialdeko Amerikan. 2000. urtean ohartu ziren kitridiomikosiak eragiten zuela anfibieon heriotza, eta Batrachochytrium dendrobatidis onddoak sortua zela, Kitridiomikosiaz gain, ikusi da tenperatura aldaketek, deforestazioak eta giza migrazioak anfibioen galeran ere eragina izan duela.
Anfibioak sare trofikoetan garrantzitsuak dira, are gehiago haien eragina giza osasunean Horien beherakadak, intsektuen, anfibioen elikagaiak, gorakada eragin du, eta horrekin batera, malaria eta eltxoek eragindako beste gaixotasunen hedapena. Costa Rica eta Panamaren artean 1980an 1000 malaria kasu baino gutxiago zituzten, 90eko hamarkadan 7000 kasutara heldu ziren Costa Rican, eta 5000 kasutara Panaman XXI. mende hasieran.
Arazo horrek lurralde urrunei eragin dien, ikerketek argi uzten dute biodibertsitate galerak, besteak beste, etorkizuneko patogeno berriak errazago hedatzea eragin dezakeela mundu mailan. Egungo pandemiak ba ote du loturarik horrekin guztiarekin?
Erreferentzia:
Michael R. Springborn, Joakim A. Weill, Karen R. Lips, Roberto Ibáñez, Aniruddha Ghosh (12-2020). Amphibian Collapses Exacerbated Malaria Outbreaks in Central Americ. Cold Spring Harbor Laboratory, https://www.medrxiv.org/content/10.1101/2020.12.07.20245613v1.full-text
Azaleko irudia: ,https://allyouneedisbiology.wordpress.com/2016/03/26/hongo-asesino-anfibios/