2021-01-23 11:19

Bioaniztasunari eta Ekosistemen Zerbitzuei Buruzko Plataforma Gobernu Artekoa da IPBES, eta 2020ko uztailean pandemien sorreren inguruko auziak eztabaidatzeko saioa antolatu zuen. Txosten batean argitaratu dituzte ondorioak, eta aldaketa globalak pandemia gehiago ekar ditzakeela azaldu.

Izan ere, mikrobio dibertsitatea handia da naturan, eta hala izan da beti. Bizidun txiki horien arteko batzuk izan ohi dira gaitzen eragileak, eta animalia basatiak eta azienda dituzte gordailu. Dena den, orain arte aberastasun hori haien bizilekuetan gelditzen zen, eta ez zuten paradarik gizakietara iristeko.

Aldaketa globalak, berriz, jokalekua irauli du. Bat-bateko agerraldien eragile izan daitekeelako jarri dute adituek jomugan, eta honako hauek azpimarratu: lurzoru erabilera aldaketak, nekazaritzaren hedapena eta intentsifikazioa eta animalia basatien merkataritza eta kontsumoa. Guztiek areagotu ditzakete mikroorganismoek gordailuetatik gizakietara salto egiteko aukerak, eta hargatik dira arriskutsu. Ideia bera azpimarratu izan du Joxerra Aihartza saguzaharren ikerlariak ere Euskal Herrian bertan.

Horrenbestez, IPBESek txostenaren egileek iradoki dute faktore berberek eragiten dituztela biodibertsitate galera, klima aldaketa eta gaixotasun agerraldiak. Bestalde, arazoari konponbidea jartzeko, “One Health” ikuspegia proposatu dute, giza osasuna eskuratzeko animaliak eta ingurumena ere osasuntsu izatea ezinbestekoa baita.

Erreferentziak:

,https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2020-11-30/hemeroteca_articles/ez-du-balio-zientziak-salbatuko-gaitu-esan-eta-zientziari-kasu-ez-egiteak

IPBES (2020) Workshop Report on Biodiversity and Pandemics of the Intergovernmental Platform on Biodiversity and Ecosystem Services. Daszak, P., Amuasi, J., das Neves, C. G., Hayman, D., Kuiken, T., Roche, B., Zambrana-Torrelio, C., Buss, P., Dundarova, H., Feferholtz, Y., Földvári, G., Igbinosa, E., Junglen, S., Liu, Q., Suzan, G., Uhart, M., Wannous, C., Woolaston, K., Mosig Reidl, P., O’Brien, K., Pascual, U., Stoett, P., Li, H., Ngo, H. T., IPBES secretariat, Bonn, Germany, DOI:10.5281/zenodo.4147317.

,https://ipbes.net/sites/default/files/2020-12/IPBES%20Workshop%20on%20Biodiversity%20and%20Pandemics%20Report_0.pdf

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskalnatura taldea 2007tik dabil naturaren inguruko zientzia albisteen eta euskarazko edukien dibulgazioan. Horrez gain, Udako Euskal Unibertsitatearen natur zientzien saila zuzentzen du. Jardun horren baitan, hurrengo ekintza nagusia Natur Zientzien IV. Topaketa (Iruñea, azaroak 7-8) antolatzea da.