2024-09-12 15:49

Euskalgintzaren Kontseiluak teknikari dinamizatzailea behar dugu.

 

Euskalgintzaren Kontseilua euskararen aldeko gizarte eragileen Euskal Herriko bilgune zabalena da. Kontseiluko teknikari dinamizatzaileak aukera izango du euskalgintza sakon ezagutzeko eta euskararen normalizazio prozesuan eragile izateko. Kontseiluaren proiektu zehatz batzuk kudeatzeko ardura izango du.

 

Proiektu garatzailearen eginkizunak: 

  • Hizkuntza-politikei loturiko proiektuak diseinatzea eta aurrera ateratzea.
  • Askotariko eragileekin bilerak egitea eta harremanak elikatzea.
  • Hizkuntza-politikari buruzko irakurketak egitea.
  • Kontseiluaren ildo diskurtsiboa garatzen eta gizarteratzen laguntzea. 
  • Epe ertaineko ikuspegia eta helburu estrategikoak definitzen eta garatzen laguntzea. 

 

Baloratuko da: 

  • Euskalgintzan, hizkuntza-politiketan edo soziolinguistikan ezagutzak izatea.
  • Bilerak dinamizatzeko gaitasuna izatea. 
  • Hizkuntzen ezagutza, bereziki gaztelania eta frantsesa. 

 

Eskatzen da:

  • Talde lanerako, harremanetarako eta antolaketarako gaitasuna. 
  • Euskaraz, ahoz nahiz idatziz, maila ona izatea.
  • Gidabaimena eta autoa izatea.

 

Lan-baldintzak: 

  • Egun osoko lanpostua da eta iraupen mugagabekoa.
  • Kontratu honek 6 hilabeteko probaldia izango du. 
  • Iruñean zein Andoainen lan egiteko aukera izango du (egun batzuetan baita etxetik ere).

 

Curriculumak bidaltzeko:

Curriculumak aurkezteko eta zalantzak argitzeko, idatzi komunikazioa@kontseilua.eus helbidera.

Azken eguna: 2024ko irailaren 29a.

 

WWW.KONTSEILUA.EUS 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskalgintzaren Kontseilua euskararen normalizazioan diharduen erakundeen bilgunea da. Euskararen lurralde osoan dihardu lanean bertako erakunde, instituzio, eragile eta agenteen arteko elkarlana eta inplikazioa bultzatuz.