Pasa den astean argitaratu zen Bizkaiko Foru Aldundiko 77 lanposturen egonkortzearen aurkako sententzia.
Beste behin ere, auzitegiak langile publikoei bi hizkuntza ofizialen ezagutza eskatzearen aurka jo du, hizkuntza-berdintasuna hautsiz, euskararen garapena oztopatuz eta herritarren zein langileen beraien eskubideak urratuz.
Honen aurrean, Euskalgintzaren Kontseiluak eta langileen ordezkaritzaren gehiengoa duten LAB eta ELA sindikatuek langileen eta euskararen aldeko ELKARRETARATZEA deitu dute ostegun honetarako, urtarrilak 16, 12:00etan Bizkaiko Foru Jauregiaren aurrean (Kale nagusia 25, Bilbo – Kokapena).
–
The post Elkarretaratzea Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde first appeared on Euskalgintzaren Kontseilua.