Uda huntan, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak hitzordu nagusi bat finkatzen dizue.
Hala nola, Mendiko suak Ipar Euskal Herrian izeneko liburuxka, publikoari aurkeztuko du elkarteak, uztailaren 10ean, asteazkena, 14.30tan, Ainiza Monjolosen.
Bilkura deneri idekia da.
Urte guziz, neguan, suak piztuak dira Euskal Herri eta orokorki Pirinioetako mendietan. Mendi eremuetako larre eta alhaguneen kudeatzeko aspaldiko ohitura da. Hazkuntzarako teknika da, sasitzea mugatzeko eta beraz kabalen alhatzea erresteko erabiltzen dena.
Larre eta bortuetako bazka lekuak balio handikoak dira Euskal Herriko etxalde ttipientzat, etxalde inguruko pentze, lur eskasa ordaintzen baitute. Hazleek, kabalentzat erabiltzen dituzten alhagune horiek entretenitzen dituzte belaunaldiz belaunaldi, erretzeari esker adibidez. Horrek, ontsa menperatu behar den teknika ukaitea galdegiten du. Baina negu guziz, erreketek sortzen dituzten ke lanoak eta paisai belztuak ikusirik, herritar batzuek heien kezkak eta desadostasuna adierazten dituzte, su horiek ingurumenari egin ditzazketen kalteetaz arranguratuak baitira eta bioaniztasunaren suntsitzeaz, lur higadura azkartzeaz edo airea partikula finaz kutsatzeaz beldur baitira. Egia da, bestalde, batzuek jestu kritikagarriak dituztela sua bate funtsik gabe emaiten dutelako, deus deklaratu gabe, sua zaindu gabe.
Liburuxka honen helburua bikoitza da : gai honi buruz diren ezagutzen sintesia egitea eta gure mendien erretze praktikaz gogoeta eramaitea.
Euskal Herriko Laborantza Ganbarak espero du ere argitalpen berri honek herritar eta laborantza herrikoiaren arteko lokarriak azkartuko dituela.