Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) gazteriarekin lotura duten gaiak lantzen dituzten 60 bat elkarteren topagunea da.
Gure helburuak dira, besteak beste, gazteen eta gazte elkarteen parte-hartzea sustatzea, gazteria politiken garrantzia aldarrikatzea, erakundeek gure ikuspuntuak kontuan izatea eta administrazio hauen eta gazte elkarteen arteko zubi-lana egitea. Laburbilduz, gazteon eskubideak defendatzea eta gure ahotsa entzuna izatea bilatzen dugu!