2025-03-02 20:21

SCk Zerocalcareri egindako galdera sorta eta honen erantzunak, jarraian.

Publizitatearen arau berriari jarraiki, egileak ez du bere azken liburuari buruzko ezer esango.

Mundu honek ez nau pertsona txar bat egingo”?

Maitatzen eta errespetatzen dudan nire inguruko jendearen bizi-filosofia da.

Eta Rebibbia?

Azken urte luzeetan apenas aldatu den auzoa. Erakundeek ez dute bertan inbertitu nahi izan, oso hobekuntza gutxi egon dira. Jendea, ordea, aldatu da, Erromako bazter guztietan mudatu den gisan. Gizarte desilusionatuago eta, agian, zinikoago batean bizi gara.

Alegia?

Txiroen aurkako gerra baten erdian bizi garela egunero.

Auzoz aldatuko zara, beraz.

Ez! Auzoz mudatzen banaiz, nire zaleek urkamendia ekar dezatela nire etxe berriaren atarira eta erresistentziarik gabe entregatuko naiz.

Meloni, Meloni, Meloni…” izan daiteke zure urkatzearen soinu-banda?

Azken telesailean ageri den bezala, lehenbizi Berlusconiri, gero Salviniri eta orain Meloniri bozka eman dion bloke sozial bat dago. Denak ez dira faxistak, alta. Haien bizitza kakaztutik ateratzeko laburbide baten bila dabiltzanak dira gehienak.

Nork hitz egin du Michelek ala Zerocalcarek?

Komikietan zein telesailetan, Micheleri gertatutakoekin alderagarriak ez diren gauzak gertatzen zaizkio Zerocalcareri, baina pertsonaia eta pertsona bera gara.

Hasi gara autofikzioarekin!

Nire lan guztiek elementu autobiografiko bat badute abiapuntutzat, hunkitzen ez nauenari buruz ezer onik kontatzeko gai ez naizelako da.

Ai, zein hauskorra zaren, ziurtasunik gabea, beti kanalean irekia… XXI. mendeko gizona!

Ez pentsa, nire lanetan nire zauri eta maskulinitateaz trufatzen banaiz ere, hezur haragizko bizitzan izugarri kostatzen zait hala jokatzea.

Zure lanetako benetakotasuna faltsua dela esaten ari zara?

Lan baten zati objektiboa narrazioaren beharren arabera moldatu eta bihurritu badaiteke ere, emozionalki beti konektatzen dut nire baitan daramadanarekin. Ez dut sekula emozio bat asmatu helburu narratiboak asetzeko.

Armadilloak baiezta dezake?

Bai. Nire kontzientziarekin etengabeko gatazkan bizi naiz, egiten dudan ia guztian agertzen zait. Hori gutxi ez eta sutzen nauten hezur haragizko armadillo andana dauzkat inguruan.

Ai, errua, beti errua.

Ez naiz katolikoa baina kulparekin bizi naiz. Leziorik ematen ez badut zortekoa naizelako eta besteei irakastekorik ez dudalako da.

Ez esan autoterapia egiteko hasi zinela komikigintzan?

Hala bada, ez dit funtzionatu.

Beti geratuko zaizu Kurdistan.

Hamazazpi urterekin, Öcalanek Italiara egindako bisitaren testigu izan nintzen. Ordutik, oso sentibera naiz konfederalismo demokratikoarekiko.

Dotore geratu zaizu.

Nire komiki arinenen estilo narratiboa benetako istorio zein historia dokumentatu batekin nahasiz, ulergarria izaten saiatzen naiz, sinesgarritasunik eta objektibitaterik galdu gabe.

Ez nahastu artea eta politika, gizona!

Nire lan asko esplizituki politikoak dira. Gainontzekoetan, beti ahalegintzen naiz nire balore eta printzipioen aurkako mezurik edo iruditeriarik ez transmititzen.

Gaizki amaituko duzu.

Arrazionalki zama gutxi daramat bizkarrean baina denak pisatzen didala sentitzen dut eta hori arazo bat da.

Hanka bat Netflixen eta bestea zentro sozialetan daukanak, badakizu non hartzen duen kolpea, ezta?

Arau bakarra jarri nion nire buruari: lan kontuak gauza justuen aurretik sekula ez jartzea.

Baina egunak 24 ordu ditu eta urteak 365 egun.

Baina tarte libre bakoitza bete dezakezu. Uztailetik azarora, goizeko 6:30etatik iluntzeko 22:00ak arte, ordu erdiro izan ditut promozioari loturiko konpromiso zehatzak.

Hori da bizitzea hori!

Beti pentsatu izan dut lan mekaniko zein aspergarri bat izango nuela bizitza pertsonal asebete batekin. Egun, lanbide oso estimulante bat daukat baina ez daukat bizitza pribaturik. Nire bihotza taupaka jartzen zuen ezer ez da existitzen jada.

Hori baldin bada zure belaunaldiaren erradiografia, ederra etorkizuna.

Gure atzetik datozenak gu baino argiagoak dira, baina gure aurretik doazenek dena eraman dute. Etorkizuna? Pentsio gutxi eta kuraia asko!

Zerocalcare: «Nire bihotza taupaka jartzen duen ezer ez da existitzen jada» - etzi.pm.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Etzi izan nahi duguna gaur eztabaidatzeko tresna Itsas nabigazioaren oinarrietako bat beti izan da aurreikuspenak egin eta ezezagunak diren itsas bideetan barrena nabigatzea, batzuetan aberastasunak, lurralde edo bide berriak aurkitu asmoz eta beste askotan ezezaguna zaigun horretan etorkizun hobeak bilatu eta eraikitzeko. Gaur egun ordea, dena ezaguna dela iruditzen zaigun garai hauetan, zeinetan batzuk ia historiaren amaiera aldarrikatu duten, etorkizun hobe edo ezberdinen bila ekiteko grina lausotu zaigu, eta horrekin batera etorkizuna helburu, aurreikuspenak egiteko gaitasuna. etzi.pm etorkizunak eraikitzeko bidean nabigatzeko tresna izateko asmoarekin jaio zen. etzi.pm Talaios kooperatibaren proiektu bat da.