Urriaren 18tik 20ra II. Euskal Game Jama egingo da Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategian Orereta-Errenterian.
Zomorro Studiok, Game Erauntsia Elkarteak, Torrekua guneak eta Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategiak Euskal Game Jam 2. topaketa aurkeztu dute. Bideojoko sortzaile euskaldunak batzeko zein elkar ezagutzeko, euren abileziak agerian jartzeko eta harremanak sortzeko ekimena izango da.
48 orduko epean bideojoko bat sortzeari ekingo diote euskara hutsean egingo den bigarren Game Jameko parte hartzaileek. Urriaren 18an 18:00etan hasiko da sormen prozesua; bi egun ondoren, urriaren 20an, proiektuak bukatuta eta itch.io plataforman argitaratuta eduki beharko dituzte.
Online zein aurrez aurrez parte hartzeko aukera egongo da. Oreretako Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategian egingo da aurrez aurreko ekimena.
Jada hainbat sortzaileek eman dute izena eta horien artean dago Ibai Aizpurua Weird market sariaren azken irabazlea. Azken honek, Barraka bideojokoarekin saria jaso ondoren Game Jamean parte hartzera deitu ditu euskal bideojoko sortzaileak.
Izen ematea taldeka edo bakarka egin daiteke.
Informazio gehiago: Gamerauntsia
Euskal Game Jam topaketak bideojokoen sortzaileak elkartuko ditu Oreretan - etzi.pm.