2025-02-12 10:34

Emunek teknologia berrien ezagutzan eta erabileran murgilduta jarraitzeko helburua dauka 2025. urte honetan ere. Eta ez soilik barne garapenari begira; aitzitik, bezeroei eskaintzen diegun zerbitzuan behar duten kalitate gorenarekin erantzun nahi diegu, eta euren eguneroko jardunean geroz eta gehiago sortzen zaizkien teknologia premiei erantzuteko prest egon nahi dugu. Horregatik jarraituko dugu Hazitek proiektuak garatzen, Vicomtechen eta MondragonLinguaren eskutik.

LIDO proiektuaren azken txanpan sartu garen honetan, gure bezero bakoitzarentzat propio sortutako memoriak garbitu eta optimizatzeari ekin diogu jada, itzulpen emaitzak ahalik eta zuzen eta egokienak izan daitezen, eta bezero bakoitzaren testu guztietan koherentzia nagusitu dadin, estilo zein terminologiari dagokienez.

BIKAIN proiektuan, aldiz, aurreneko urratsak egiten hasita gaude, gailu neuronalak emandako itzulpen proposamenetan kalitatea bermatzeko sistema bat ezartzea helburu hartuta. Era horretan, optimizatutako memorietatik jaso ezin diren proposamenen tokian, tresnak emandako emaitza jasoko dugu, proposamenaren kalitatearen baremazio eta guzti.

Bi aurrerapauso garrantzitsu horiekin, teknologia berriak baliatuta, ahalik eta itzulpen onenak eskaini ahal izango dizkiegu gure bezeroei, eta bizkortasuna, kalitatea eta zuzentasuna uztartzeko modua bilatzeaz gainera, ezaugarri horiek mailarik gorenera eramateko ahalegina egingo dugu.

Aurrera begira ere, teknologiak emandako aurrerapausoen bidezidorretik joango da Emun, eta sistema neuronalak eskainitako abantaila guztiei zukua ateratzeko asmoa izango dugu buruan, nola geure hala bezeroen beharrei erantzuteko.

 

                               

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
EMUN kooperatibak gai sozialak kudeatzeko aholkularitza eta lankidetza eskaintzen ditu euskararen eta berrikuntza sozialaren arloan. EMUNek eragilea eta bidelaguna izan nahi du eraldaketa sozialaren bidez gizarte euskaldun, justu eta iraunkorra lortzeko bidean. Emunkidea eta bezeroa erdigunean jarri eta gainerako eragileekin elkarlanean hainbat arlotako zerbitzuak eskaintzen ditugu, hala nola: euskara planak, itzulpenak, euskara formazioa, hausnarketa saioak, gobernatza, aniztasuna, genero berdintasuna, berrikuntza plataformak eta gizarte erantzunkizunaren arloetan garatzen ditugu proiektuak, kultura parte hartzailea eta parekidea oinarri hartuta.