Avanza (PESA) enpresako langileek elkarretaratzea egin dute Donostiako autobus geltokian, enpresa batzordeak (6 ELA, 6 UGT, 1 LAB eta 1 Aurrera) urtarrilean deitutako hiru greba egunetako azkenekoan. Aurreko greba egunetan bezala, urtarrilaren 18an eta 19an, grebak ia % 100eko jarraipena izan du grebarako eskubidea izan dutenen artean. Enpresaren azken proposamena atzera bota zuten langileen % 60k, eta mobilizazioekin jarraitzea erabaki zuten. Dagoeneko 13 egun daramatzate greban, lan baldintzak hobetzeko. Urtarrilaren 23an enpresa batzordea berriro bilduko da hurrengo mobilizazioen berri emateko.
Hauek dira langileen aldarrikapen nagusiak:
Urteko lanaldia eta eguneko lana murriztuko dituen lanaldia.
Lan-denbora osoa zenbatzea, zenbatu gabeko lanaldirik egon gabe.
Behin-behineko lana erregularizatzea
Autobus-flota hobetzea.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.