2024-08-30 10:35
Datorren asteartean, irailak 3, zuzendaritza eta eta enpresa batzordea LHK-n bilduko dira. Enpresak ohartarazten du ABEE baten aplikazioaren asmoa urritik aurrera

Tubos Reunidos Premium Threads enpresako (73 langile, Subillabide poligonoan, Langraiz Oka) produkzio-plantillaren gehiengo handi batek bat egin du ELAk, CCOOk eta UGTk deitutako greba mugagabearen lehen astearekin, uztailean beste 3 asteko protestak egin ondoren.

Joan den asteazkenean, abuztuaren 28an, berriro bildu ziren enpresa eta batzordea. Ez zen negoziazioetan aurrerapenik egon, baina bai enpresak urriaren 7tik aurrera ABEE bat aplikatzeko asmoa duen abisua.

Egoera hori izanik, bi aldeak irailaren 3an bilduko dira LHK-n, gatazka desblokeatzeko asmoz. Enpresa-batzordetik aurreratu dute beren proposamena eramango dutela: "Gure proposamena gure hitzarmen kolektiboa izatean oinarritzen da, lanaldia jaitsiz, erosteko ahalmena bermatuz eta plusak handitzeaz, besteak beste".

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.