Lehen azterketa egin ondoren, ELAk salatu nahi du Ertzaintzarako aurreikusitako 453 lanpostutatik 95ek ez dutela derrigortasun-datarik, eta udaltzaingoko 160 plazetatik 43k ere ez dute derrigortasun datarik. Adibidez, Gasteizen plazaren erdiak –24– ez dauka derrigortasun datarik eta Barakaldon 12 platik 8k ez daukate perfilik.
ELArentzat oso larria da LEP bateratua oinarri hauekin ateratzea, gaurko hizkuntz eskubideak urratzeaz gain etorkizunekoak ere baldintzatzen baititu, orain lanean hasiko diren langileak baldintzatuko baitute datozen urteotako zerbitzua. Hortaz, egungo erabakiek eragin zuzena izango dute etorkizuneko herritarren eta langileen hizkuntza eskubideetan.
ELAk duela aste batzuk adierazitakoan berresten da, LEP bateratuaren eredu honek, beste gabezia batzuez gain, ez duela bermatzen herritarrei zerbitzua euskaraz ematea, ezta euskaraz lan egin ahal izatea ere.
Honen aurrean ELAk bi eskaera zuzen helarazi nahi ditu: