Zerbitzu honen titularra Pasaiako Udala da, eta zerbitzua EULEN enpresaren bidez kudeatzen da. Azken kontratuan (2020an), Pasaiako Udalak zerbitzuaren prezioa %10,18 igo zuen, baina igoera hori ez da langileengana iritsi; aitzitik, oso-osorik enpresaren esku geratu da.
Pasaiako Etxez Etxeko Zerbitzuko langileek borrokan jarraitzeko erabakia hartu dute, hitzarmen duin bat lortu arte, eta, horretarako, Pasaiako herriaren, erabiltzaileen eta haien senideen babesa eta ulermena eskatu dute, horiek baitira kolektibo horren lan-baldintza eskasak pairatzen dituztenak.