Emakume langileak, nekatuta egon arren, harro agertu dira beren borrokarekin, eta aurreratu dute Eusko Jaurlaritzak ezartzen dituen eta praktikan greba-eskubiderik gabe uzten dituzten abusuzko gutxieneko zerbitzuen gainetik, kalean jarraituko dutela, ez baitute beste biderik aurkitzen beren helburuak lortzeko: sektoreko langileen erdiek baino gehiagok pairatzen duten aldi baterako eta lanaldi partzialeko kontratazioa amaiarazi, 6.000 eurotik gorako soldata-arrakala gainditu milaka erabiltzaileren asistentzia-kalitatea hobetu.
Emakume horiek, gainera, gogor kritikatu dute patronalaren jarrera, sektoreko langileei, erabiltzaileei eta haien familiei adarra jotzen ari baitzaie, eta egoeratik etekina ateratzen saiatzen ari baita.
Ildo horretan, langileek zuzenean galdetu diote Gipuzkoako Foru Aldundiari, zerbitzuaren azken arduraduna izanik, enpresen jarduera estaltzen eta diru publikoarekin finantzatzen jarraituko ote duen.
Azkenik, ELAk aurreratu du otsailaren 12a baino lehen ezer aldatzen ez bada ez direla patronalak deitutako negoziazio mahaira joango, eta sektoreko gainerako sindikatuei grebarekin bat egiteko eta patronalari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari, zuzenean edo zeharka, estaldura emateari uzteko eskatu die.
Â
Â