Arcelor Mittalek Enplegu Erregulazioko Espediente (EEE) bat aurkeztu du Legasa eta Aguraingo lantokietan. Guztira, 40 langile kaleratuko lituzkete. Egoera horren aurrean, ELAk enplegua bermatzeko inbertsioak eskatu dizkie Arcelor Mittaleko arduradunei, Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari. "Euskal industriaren eta enpleguaren defentsa guztion ahotan dagoen bitartean, enplegua suntsitzeko espediente berri baten aurrean gaude. ELAk lanpostuen eta lan baldintzen alde borrokatuko du ", deitoratu du sindikatuak.
Arcelor Mittal multinazionalak hainbat lantoki ditu Euskal Herrian. ELAk behin baino gehiagotan salatu du duela 15 urtetik hona zuzendaritzak etengabe erabiltzen dituela Enplegu Erregulazioko Espedienteak aldi baterako enpleguak eta lanpostuak suntsitzeko.