Azken asteetan, langile bat artatu behar izan zuten odoleko karbono monoxidoaren maila altuengatik. Ikusirik enpresak ez zituela neurriak hartu nahi izan, Batzordeak lan agintaritzari abisua ematea eta produkzioa geldiaraztea erabaki zuen. Honakoa ez da kasu isolatu bat.
UTE TMB Arraizen jarrerak eta Bizkaiko Aldundiaren kontrol faltak birziklatze falta ia erabatekoa eragin du; triaje kabinetan ia ez dago langilerik, eta makineriaren mantentze faltak lanak normaltasunez egitea eragozten dutelako.
Langile Batzordeak Bizkaiko Foru Aldundiari eta Garbikerri exijitu diete laneko segurtasuna eta osasuna bermatzeko premiazko neurriak har ditzatela, hala nola hiri hondakinen plantaren narriadura lehengoratzeko neurriak.