2021-04-06 13:08
Enplegu Zerbitzu Publikoak argitaratutako datuen arabera, Hego Euskal Herrian erregistratutako langabetuak berriro hazi dira (494), eta 172.508 langabe gehiago daude (% 0,3 gehiago). Hala ere, joan den hileko zifrek kontrako emaitzak erakusten dituzte Nafarroan eta EAEn. EAEn 993 pertsona gehiago daude lanik gabe (+% 0,77); Nafarroan, berriz, jaitsi egin da langabezia, bost hilabete lanik egin gabe egon ondoren, oraingoan, 499 pertsona (-%1,16). Krisi ekonomikoak enplegua suntsitu du berriro HEHn, eta otsailarekin alderatuta, 494 pertsona gehiago daude lanik gabe (% 0,3). Hala ere, joan den hileko zifrek kontrako emaitzak erakusten dituzte Nafarroan eta EAEn. EAEn 993 pertsona gehiago daude lanik gabe (+% 0,77); Nafarroan, berriz, jaitsi egin da langabezia bost hilabete murriztu gabe egon ondoren, oraingoan, 499 pertsonatan (-%1,16).

Urte arteko datuei dagokienez, Hego Euskal Herrian pandemia hasi zen hilabetearekin alderatuz, datuek erakusten dute oraindik ez dela galdutako enplegua berreskuratu. Aurreko martxoarekin alderaturik, langabezia % 4,2 hazi da Lan Ministerioak emandako datuen arabera. Orain dela urtebete baino 6.930 langabe gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta horietatik 5.122 Nafarroan.

EAEn, industrian izan ezik, sektore guztietan izan du eragina langabeziaren igoerak; zerbitzuen sektorean, 340 langabe gehiago egon dira; eraikuntzan, 108; eta nekazaritzaren sektorean, 35. Nafarroan, berriz, sektore guztietan egin du behera langabeziak, nekazaritzan izan ezik.

Kontratuei dagokienez, martxoan 93.328 kontratu sinatu ziren, eta horietatik 82.106 aldi baterakoak izan ziren. Kontratuen behin-behinekotasunak oso altua izaten jarraitzen du, eta martxoan sinatutako kontratuen ia % 88ra iristen da.

ELAren ustez, agenda sozial argia bultzatu behar da, pentsioen erreformak eta lan-erreformak bertan behera usteko. Premiazkoa deritzogu lan-erreformak indargabetzea, gure herrialdeetan lan-baldintzak negoziatzeko eskubidea aitortzeko, lan-harremanen estatalizazioari indarra eman dioten eta prekarietatea eta soldata baxuak areagotu dituzten negoziazio kolektiboaren erreformak indargabetuz. 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.