La Morea merkataritza guneko H&M dendan 18 langile daude, ELAko ordezkari batek ordezkatuta. 8k bakarrik dute lanaldi osoa, eta gainerakoetatik gehienek lanaldi erdian egiten dute lan. Lanaldi osoa dutenen soldata 1.000 euro ingurukoa da, eta gainerakoek, beraz, 500 euro inguru irabazten dute hilean. Azken urteotan erosteko ahalmenaren %17,4 galdu dute, soldata izoztuta baitute 2009tik.
Egoera horren aurrean, plantillak Nafarroako eremuko enpresa hitzarmen bat negoziatzera behartu nahi du enpresako zuzendaritza, bere lan baldintzak hobetzeko. Hori dela eta, lanuzteak eta mobilizazioak egiten ari dira azken hilabeteetan, eta greba mugagabean daude abenduaren 9az geroztik.
Enpresa oraindik ez da bildu greban dauden langileekin. Jarrera horren aurrean, langileek grebarekin eta mobilizazioekin jarraituko dute enpresa hitzarmen bat negoziatzera behartzeko.
Urtarrilean, ostegun eta ostiral guztietan elkarretaratzea egingo dute 17:00etatik 18:00etara, La Moreako biribilgune txikian (Leroy Merlin parean), eta urtarrilaren 14an eta 28an, larunbatetan, 12:00etan, Iruñeko Udaletxeko plazan.