2025-04-08 16:51
ELAko militante historikoa zena hil da 90 urte zituela.

ELAk doluminak eman nahi dizkie Kepa Anabitarte Mugicaren familiari eta hurbilekoei. Garai bereziki zailetan sindikatuko militante garrantzitsua izan zen. Pasaian jaio zen 1934an, eta oso gaztetatik aritu zen langile eta euskal nazioaren alde. 50ko hamarkadan, ELAn sartu zen eta, zuzendaritza konfederalak eskatuta, errepresio frankistak gogor zigortutako erakundea berreraikitzeko lanaren buru izan zen.

Antolaketarekin batera, Kepa Anabitartek erakundearen berrikuntza ideologikoa bultzatu zuen, sozialismoa eta autonomia politikoan oinarrituta. ELAren III. Kongresuak (1976) berretsi zituen nortasun-ezaugarri horiek, sindikatua gaur egun denaren oinarriak direnak, hain zuzen.

Bere printzipioekiko leiala zen militante bat hil da, eskuzabala, nekaezina, Euskal Herri aske eta justu bat eraikitzeko proiektuetan beti konprometitua.

Agur eta ohore, Kepa Anabitarte.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.