Gipuzkoako Avanzako langileen ia %100k bat egin du ELAk, UGTk, LABek eta Aurrerak deitutako grebarekin. Gutxieneko zerbitzuak kenduta, gainerako lineak ez dira gaur aterako. Guztira, 300 pertsona daude grebara deituta. Zehazki, Donostia-Bilbao-GaSteiz, Debagoiena eta Debabarrena lineetan lan egiten duten langileak. Eguerdian manifestazioa egin dute Eibarren eta arratsaldean Gaseizeko autobus geltokian egingo dute elkarretaratzea.
Aldarrikapenen artean daude 35 orduko lanaldia ezartzea da (Bizkaibuseko zerbitzuetan bezala), bermedun KPIaren araberako soldata igoerak izatea, errelebo kontratuak ezartzea, behin-behineko langileentzako lan poltsa bat arautzea eta hartzeko eta uzteko denbora kontuan izatea. Bestalde, flotaren egoera txarra salatzen du Batzordeak, arriskuan jartzen dituena bai langileak, bai zerbitzua erabiltzen duten herritarrak ere.
Aurrerapausorik egon ezean, hurrengo greba egunak abenduaren 9, 20, 21 eta 22 izango dira.