Lakuntzak salatu du funtsezkoak diren sektoreetan ez dela bermatzen langileen segurtasuna eta osasuna. “Elikadura, merkataritza, garbikuntza, erresidentziak edo osasungintza bezalako sektoreetan langileon eta herritarron osasuna bermateko neurrien eskasia nabarmena da. Sektore hauetan ez badira gai gutxieneko babes neurri batzuk bermatzeko, are eta gutxiago izango dira oinarrizkoak ez diren beste sektore batzuetan. Dauden baliabide guztiak oinarrizko sektoreetan diharduten pertsonen eta herritarren osasuna bermatzeko bideratu behar diraâ€.
Italiara begiara ere jarri da Lakuntza. “Gertuen daukagun erreferentea da. Han neurri gradualak hasi ziren ezartzen, eta orain onartu dute akats bat izan zela, hasieratik hartu behar izan zituztela neurri zorrotzagoak. Horrela, dagoeneko jarduera ekonomiko oro etetea agindu dute, noski, oinarrizkoak diren sektoreak salbu. Hemen neurriak era gradual batean ezartzearen atzean patronala dago, euren interes ekonomikoak lehenesten dituztelako pertsonen osasunaren aurretikâ€.